BILDUMA HIZTEGIA

travail productif (fr)

Gizarte-antolaketa eta harremanak



Salgaien erabilera-balioa aldatzeko edo zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna daukan lana, gizartearen oinarri den aberastasun material eta ez-materiala sortzeko gai dena. Sistema sozioekonomiko kapitalista batean, kapitalistek aberastasun horren zati bat eskuratzen dute, gainbalioa deritzona; hau da, langileak bere lan-kostuaren gainetik lan eginda ekoizten duen aberastasun-zatia.

Historikoki, produktibotzat jotako lan eta funtzio gehienak gizonezkoei esleitu izan zaizkie, eta haiei eman zaie balio ekonomiko eta soziala; emakumeak, berriz, gizartea eta gizakia ugaltzeko ezinbestekoak diren lanak egiteaz arduratu izan dira, eta lan horiek, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik, ez dute batere baliorik.



Hiztegi-unitateak